Soraluzeko Esperientziaren Gela

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 22a, 12:23

Soraluzeko Esperientziaren Gelan aurtengo ikasturterako programatutako jardueren barruan, "Nola zaindu eta bizi mendeko pertsona batekin" ikastaroa egingo da otsailean.

Datorren otsailean, Soraluzeko Esperientziaren Gelan 2019-2020 ikasturterako programatutako jardueren barruan, "Nola zaindu eta bizi mendeko pertsona batekin" ikastaroa egingo da.

Tailer hori gaztelaniaz emango du ADINDUk, eta bere helburu nagusia da parte-hartzaileek ulertzea zer den mendekotasuna, zergatik gertatzen den, mendetasun-graduak; baina, batez ere, horrek zer dakarren, bai mendekotasuna duen pertsonarentzat, bai zaintzen duen pertsonarentzat.

Tailerra Jubilatuen Etxean (Itxaropena) emango da, eta 4 saio izango ditu, otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 17: 00etatik 18: 30era. Tailer honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Esperientzia Gelan matrikulatuta egotea eta Itxaropenan bertan izena ematea urtarrilaren 20tik 31ra.

Plazak mugatuak dira (25 pertsona) eta, beraz, tailerrean izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan; hala ere, izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, beste data batzuetan errepikatzeko aukera baloratuko da.

Ikastaroaren edukiak honako hauek izango dira:

  • Zer da mendekotasuna: graduak, motak, lotutako faktoreak.
  • Mendekotasuna duten pertsonen beharrak.
  • Zaintzarako oinarrizko trebetasunak: komunikazioa, enpatia, harreman estimulatzailea eta orientatzailea.
  • Eguneroko jardueretan dauden zailtasunei aurre egiteko orientabideak: garbiketa, otorduak, etxeko segurtasuna, etab.
  • Mendeko pertsonaren portaera-alterazioak maneiatzeko jarraibideak.
  • Estimulazioaren garrantzia: mendeko pertsonarekin egin beharreko jardueren ideiak.
  • Ni zaintzea zaintzeko.