Herriko telefono interesgarriak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 16a, 12:22

Urtero moduan, herriko telefono interesgarrienak jasotzen dituen poltsiko-egutegia argitaratu du aurten ere Soraluzeko Udalak; egutegia udaletxeko harrera-bulegoan eskuratu daiteke.

Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Udaleko Hizkuntza Poltikaren Batzordeak. Aurtengo aukeratutako leloa Pentsatu, hitz egin... Bizi! Euskaraz da.

Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten. 3.000 aleko tirada egin du Udalak eta hilabete amaieran banatuko du herriko etxeetara.

Bien bitartean, udaletxean eskuratu daitezke.

Egutegiak dakartzan telefono-zenbakiak HEMEN ikus daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.