Gazte txartel berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 15a, 11:37

Gazte Txartel berria doakoa da, eta 14 eta 29 urte bitarteko pertsona guztien etxera iritsiko da; dendetan eta ekitaldietan deskontuak eskaintzen ditu, eta aterpekide txartel gisa balioko du.

Eusko Jaurlaritzak Gazte Txartela berritu du.

Aurrerantzean doan izango da eta 14 eta 29 urte bitarteko pertsona guztien etxera iritsiko da, eskatu beharrik gabe.

Gazte txartelak, jakina denez, 2.000 denda eta ekitalditan baino gehiagotan eskaintzen ditu beherapenak, hala nola BBK Liven edo Jazzaldian, bai Estatuan, bai atzerrian, Europako Gazteen Karneten Elkartean sartuta baitago.

Dokumentu berriaren abantaila nagusietako bat da aterpekide-txartel gisa balioko duela, eta aukera emango duela munduko 4.000 instalaziotan baino gehiagotan lo egiteko. Txartelak bidaia-aseguru bat ere barne hartzen du, doakoa.

Txartelak hasi dira etxeetara iristen.

Jaso ondoren, gazte bakoitzak mugikorrean aktibatu beharko du.