Kaleak margotzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 10a, 08:17

"Patria" telesailaren eszenatoki izan ziren herriguneko hainbat kale margotu egingo dira datorren astean zehar; Udaltzaingoak arratsaldeetan ibilgailuak ez erabitzeko eskaera egin du.

Astelehenetik aurrera, eta lanak amaitu bitartean, Santa Ana kalea, kalebarren, Plaza Zaharra eta Zubi Nagusia margotzeko lanak egingo ditu Udalak.

Kale hauetako zorua beltzez margotu zen "Patria" telesailaren grabaketarako; orain, kolore gorriz margotuko dira berriz, grabaketaren aurretik zuten egoera berreskuratu dezaten.

Lanak arratsaldeetan egingo dira, 3retatik aurrera, eta, dirauten bitartean, kotxea ez erabiltzeko eskaera egin du Udalak.

Orain arteko eguraldi txarrak eta kiroldegia handitzeko lanek atzeratu egin dituzte margoketa lanok.