Gurutze Gorriaren jostailu-kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 8a, 08:24

Soraluzeko Udalak 750 euroko diru-ekarpena egin dio zailtasun ekonomikoak dituzten familietako haurrek jostailuak izan ditzaten Gurutze Gorriak bideratu duen kanpainari.

Aurreko urteetan moduan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak jostailu-kanpaina eraman du aurrera aurtengo Gabonetan. Kanpainaren helburua dirua biltzea izan da, beharrean eta baztertze arriskuan dauden haurrei jostailuak erosi ahal izateko.

Soraluzeko Udalak, Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordearen bitartez, 750 euro bideratu ditu aurtengo kanpainara.

74 umerendako

Era horretara, haurrek duten jolasteko eskubidea ahalbideratu nahi izan du Udalak, haurren eskubideen kartak jasotzen duen eskubidea baita jolasteko eskubidea.

Herriko 74 haurrek jaso dituzte jostailuak. Banatu diren jostailuak berriak, ez sexistak eta ez belikoak izan dira.