Aurten, hirugarren aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberrietarako.
Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearen batera.
Guztira zazpi pertsonak hartu du parte edizio honetan.
Epaimahaiak ondorengo irizpideak baloratu ditu irabazlea aukeratzeko orduan:
- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
- Originaltasuna.
- Apainketaren kalitatea.
- Armonia eta diseinua.
Aurtengo irabazlea Nerea Gabilondo izan da eta berak eraman du 100 euroko saria.
Balkoi irabazlea HEMEN ikus daiteke.
Zorionak !!!