"Bueltan" dokumentalaren proiekzioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urt. 8a, 08:22

Gaizka Azkarate herritarrak zuzendutako dokumentala gaur, arratsaldeko 7etan, proiektatuko da Herri Antzokian; Ana Mari Argarate amamaren gerrako testigantzat jasotzen dira bertan.

Gaizka Azkaratek 'Bueltan' izeneko dokumentala zuzendu du, bere amama Ana Mari Argarateren gerrako testigantzetan oinarrituta. 

Amama Balmasedan harrapatu zuen gerra zibilak eta han bizi izan zituenak kontatzen dira dokumentalean.

Lana Gaizkak zuzendu badu ere, berau prestatzen Martin eta Jon anaiek eta Ekaitz lehengusuak ere hartu dute parte.

Gaizkak azaldu duenez, interesgarria iruditu zitzaien amamaren historia jendeari kontatzea, azken batean, beste emakume eta familia askok bizi izan zuten historia bera delako eta beharbada beste askok ez dutelako kontatu ahal izan edo ez dutelako kontatu nahi zan.

Dokumentala, esan bezala, gaur, osteguna, arratsaldeko 7etan, proiektatuko da, Herri Antzokian.

Argazkia: Plaentxia.eus.