Aldaketa zibismoari buruzko ordenantzan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko abe. 26a, 09:16

Gaur egun ematen den hainbat gertaerari aurre egiteko zibismoari buruzko ordenantzan aldaketa egitea proposatu du Udalak; 20 eguneko epea zabaldu du herritarrarrek ekarpenak egiteko.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren Legeak lege edo araudi izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua eraiki aurretik hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.

Egun, Soraluzeko Udalak indarrean dagoen zibismo ordenantzaren aldaketa proposatu du. Aldaketa honekin, txakur jabeek beraien animaliek bide publikoan uzten dituzten gorotzak jasotzeaz gain, txiza egiten dutenean ere neurriak hartu beharko dituzte, besteak este ura ozpinarekin isuriz  txizen efektua gutxitzeko.

Abenduaren 19an izandako osoko bilkuran proposatutako aldaketa onartu zuen Udalak.

Horrenbestez, egoki da ordenantzaren aldaketa proposamena kontsulta publikora bidaltzea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta honela zirriborroa hiritarren interesen mesedetara moldatze aldera.

Hori horrela, Soraluzeko Udalak ondorengoa erabaki du:

  • Udal araudia garatu eta egin aurretik, beronen inguruko kontsulta publikoa egitea, 20 eguneko epean zehar.

  • Ordenantza-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.

Interesdunek udaletxera bertara eraman ditzakete beren ekarpenak, edota posta elektronikoz helarazi, udala@soraluze.eus helbidera.

Ebazpen hau baliagarria izango da eta bere eraginak gauzatuko ditu Tokiko Korporazio honetako web gunean argitaratzen den egunetik aurrera: www.soraluze.eus.