Soraluzeko Udalak abenduaren 19ko Osoko Bilkuran onartu zuen 2020. urterako aurrekontua.
Iazkoa baino %1,78 handiagoa den aurrekontua izango du 2020. urterako Soraluzeko Udalak: 4.717.735 euro.
Diru-kopuru horretatik 288.458 euro inbertsioak egiteko erabiliko dira.
Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak aurten aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:
-
Plaentxi Herri Ikastetxeko patiora igotzeko eskaileren zahar berritze lanak (86.000€).
-
Haur parkeen berrikuntza (40.000).
-
Baserri bideetako inbertsioak (35.000€).
-
Kiroldegiko gimnasio berria hornitzeko (27.000€)
-
Mendi gaina balioan jartzea -Dolmenen Ibilbidea- (23.000€).
-
Argiteria (20.000€)
-
Zerbitzu Sozialen Mapa (15.410€).
-
Nekazal lur sailen erosketa (8.000€).
-
Gaztedia Saileko inbertsioak (5.000€)
-
Jubilatu etxeko inbertsioak (4.000€)
-
Besteak bete…