Gaztañerre Azokaren balorazio-batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko abe. 5a, 10:03

Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du astearterako, arratsaldeko 7etan, aurtengo Gaztañerre Azokaren gaineko balorazioa egiteko asmoarekin.

Azaroaren 9an ospatu zen Gaztañerre Azokaren XXIV. edizioa bukatuta, beronen balorazioa egitea nahi du Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Hori horrela, bilera antolatu du datorren astearterako, hilak 10, arratsaldeko 7etan, udaletxeko Saio Aretoan.

Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egitea da batzarrari Udalak jarri dion helburua, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera.

Udalak dei berezia egin nahi die azokan parte hartu zuten baserritarrei, eskulangile zein gainerako eragileei, baita interesa izan lezaketen gainontzeko herritarrei ere, bilerara etorri eta balorazio prozesuari beraien ekarpena egin diezaioten.

Eguna: Abenduak 10, asteartea

Ordua: Arratsaldeko 7ak.

Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.

Argazkia: plaentxia.eus.