Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian, "Kirola egiteko garaia" lelopean.
Egun kiroldegiko abonatu direnei automatikoki berrituko zaie abonamendua, abenduaren 31 aurretik kontrakorik adierazten ez badute. Kuota helbideratu gabe dutenek abenduaren 31 baino lehen egin beharko dute abonua berritzeko ordainketa. Aldaketak ere egun horetarako jakinarazi beharko dira.
Abonamenduak berritzeaz batera, abonatu berriak erakartzeko kanpaina abiatu du egunotan Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak, kiroldegiko instalazio eta zerbitzuen berri ematen duen eskuorri informatibo berriaren banaketarekin.
Bi motako bonuak
Kiroldegiak rokodromo, gimnasio, igerileku, frontoi eta padel-pista zerbitzuak eskaintzen ditu, eta ohiko ikastaro-eskaintzari eusten dio.
Abonamenduak bi motatakoak dira: familiarrak eta indibidualak eta urte osorako zein sei hilabeterako kontratatu daitezke.
Tarifa murriztuaz gozatu nahi dutenek dagokion ziurtagiria aurkeztu behar dute abenduaren 31a baino lehen:
- Langabetuak: Lanbideko ziurtagiria, langabezian dagoela adieraziz.
- Ikasleak: 2019-2020 ikastutean ikasketak burutzen ari dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Familia ugari eta gurasobakarrak: 2018ko Errenta Aitorpenaren kopia 40.000 € ko kopurua gainditzen ez dela egiaztatuz (likidazio oinarri orokorra); Bizikidetasun-ziurtagiria.
- Diru-laguntzen onuradunak: Diru-laguntza baten onuradun direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
Abonu familiarrean 23 urtera arteko seme-alabak sartu daitezke, ikasten ari badira edo lanean ez badaude (bestela 21 urtera arte); beraz, adin hori baino gehiago dutenek abonu indibiduala egin beharko dute edo bajan emango zaie.
Ikusi HEMEN kiroldegiko zerbitzu, ordutegi eta prezioei buruzko informazioa.
Edozein argibidetarako 943 752 466 telefonora dei daiteke.