Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Lorezaintza-zati lehorra” izeneko proiektua burutu ahal izateko.
Kontratazioa 6 hilabetekoa izango da, lanaldi partzialarekin.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
- Lehenetsi egingo da bailarako udalerriren batean erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoentzat izan ezik.
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete azaroaren 28tik abenduaren 12a arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute