II. Berdintasun Planaren ebaluazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko aza. 22a, 12:47

Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana ebaluatzen ari da egunotan Udala, hurrengo plana prestatzeko helburuarekin; herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegia prestatu da.

Soraluzeko Udala, Emakunderen babesarekin, Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana ebaluatzen eta III. plana prestatzen ari da.

Prozesu guzti hori aurrera eraman ahal izateko, Daiteke aholkularitza-enpresako teknikariak informazio bilketa egiten ari dira azkn aste hauetan herrian.

Emaitza eraginkor eta errealak ateratzeko, datuak jasotzeaz gain, ezinbestekoa da herriko eragile guztien partehartzea (udaleko langileak, politikariak, herriko elkarte zein erakundeak eta herritarrak).

Orain arte, udal langile eta politikarien ikuspegia eta iritzia jaso dute, hurrengo pausoa herritarren ekarpenak jasotzea izango delarik.

Horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko, galdetegia prestatu da eta abenduaren 3a arteko epea zabaldu da interesdunek bete dezaten.

Galdetegia betetzeko HEMEN klikatu behar da edota soraluze.eus webgunearen azalean txertatu den "Berdintasun Planaren Ebaluazioa" izeneko bannerraren bitartez.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, denon artean eraiki beharreko gaia da, beraz Udaletik gonbidatu nahi dira herritarrak prozesu honetan parte hartzera, guztion ekarpenak beharrezkoak eta interesgarriak direlako.