Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko eta zer esanik ez aurten, izaten hari garen eguraldi nahasi eta euriteenagatik.