Laguntza bonoen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko aza. 12a, 10:40

Amaitu berri den krisiaren aurkako laguntza-bonoen aurtengo kanpainari buruzko balorazio positiboa egin du Udaleko Gizarte Ongizate Departamenduak; 96 bono banatu dira guztira.

Joan den urriaren 31n amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.

Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.

Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:

Eskaera kopurua: 110 familia.

Onartutako eskaera kopurua: 96 familia.

Banatutako bonoak:

  • 50 euroko bonoak: 34. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
  • 100 euroko bonoak: 62. Pentsionistak 29, langileak 28, langabeak , laguntzarik ez dutenak 4.

Banatutako diru-kopurua: 7.900 euro.

Aurtengo deialdian iazkoan baino eskaera gutxiago jaso da eta iaz baino eskaera gehiago bota da atzera. Eskaerak atzera botatzeko arrazoiak ondorengoak izan dira: diru-sarrerak gaindtzea, urte beteko erroldatze-epera ez iristea, beharrezko agiriak ez aurkeztea, erosketak justifikatzeko tikeak ez aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.