"Vitoria 3 de marzo" filma proiektatuko da gaur antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urr. 24a, 08:43

"Vitoria 3 de marzo" filma ikusi ahal izango da ostegun honetan, iluntzeko 9etan, herriko Antzokian; 1976. urtean Gasteizen izandako 5 langileren hilketa kontatzen du pelikulak.

"Ostegunetako Pelikulak" zikloaren barruan, "Vitoria 3 de marzo" pelikula proiektatuko dute etzi, osteguna, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertakariak kontatzen ditu filmak. Urte hartan, Espainiako Poliziak bost langile hil zituen, Zaramaga auzoko eliza batean batzar batean zeudela, greba baten harira.

Zuzendaria: Victor Cabaco.

Aktoreak: Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias.

Herrialdea: Euskal Herria.

Urtea: 2018.

Iraupena: 90 minutu.

Generoa: Drama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.