Elikagai-bankuko janaria edukiontzietan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urr. 18a, 08:52

Soraluzeko Udalak oharra argitaratu berri du Elikagaien Bankuak behar gehien duten herritarren artean banatutako janaria tarteka zabor-edukiontzietan agertzen dela salatzeko.

Soraluzeko Udalak hainbat pertsonak elikagaien bankuak banatzen duen janaria zakarrontzira botatzen duela ikusita, ondorengoa adierazi nahi du:

  • Udalak uste du elikagai-banaketako janaria edukiontzietara botatzea praktika desegokia dela eta adibide eskasa, baita arduragabekeri handia ere.
  • Udalak arduraz jokatzeko deia egiten die pertsona hauei, nahi ez dituzten elikagaiak jasotzeari uko eginez edo bueltatuz, behar handiagoa izan dezaketen eta hobeto estimatuko dituzten beste pertsona batzuk aprobetxa ditzaten.
  • Udalaren iritziz, jokatzeko modu honek, nahiz eta gutxi batzuena den, ezin du zalantzan jarri elikagai hauek jasotzeko pertsona askok duen beharra.

Udalak adierazi duenez, janari banaketa urtean 3 aldiz egiten da herrian, Europako Laguntza Funtsak ordaintzen du eta aldiko 8.600 kilo banatzen dira, 353 pertsonarengana helduz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.