Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Xake antzerki-konpainiaren "Mami Lebrun" antzezlana ikusi ahal izango da bihar, ostirala, urriak 18, iluntzeko 10:15ean, Herri Antzokian.
Kepa Errastik idatzitako antzezlan honek Donosa Hiria Sariaren XVIII. edizioa irabazi zuen.
Egilea: Kepa Errasti
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Antzezleak: Kepa Errasti, Miren Pikaza eta Ainara Ortega.
Sinopsia: Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…
Sarrera: 5 euro.