Ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urr. 15a, 11:53

Udalaren babespean antolatzen den helduentzako ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerrak aste honetan hasiko du ikasturte berria; tailerra ostegunetan egingo da, arratsaldeko 3retatik 5etara.

Ostegun honetan, urriak 17, emango dio hasiera ikasturteari helduentzako ehoziri (Bolillo), kakorratz (Ganchillo) eta puntu-lanen tailerrak.

Tailerra astean behin eskaintzen da, ostegunetan, arratsaldeko 3retatik 5etara.

Hauek dira tailerrak dituen helburuak:

  • Hariekin lan ezberdinak egiten ikastea.
  • Esku, begi eta garuna lantzea.
  • Lagun artean tarte atsegina pasatzea.
  • Sormena lantzea.
  • Etab.

Tailerreko kideak HHI-EPAk iturburu pasealekuan duen egoitzan biltzen dira, Rosalía Pérez eta Ana Olla irakasleen gidaritzapean.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek udaletxean eman dezakete izena, edota irakasleekin harremanetan  jarriz.

Parte hartzeko urtean 25 euroko kuota ordaindu beharko da.