Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa.
Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar dituzte talde lehiakideek.
Aurtengo edizioan Hizkuntza-Ekologia izango da gaia.
Ginkanaren lehenengo edizio honetan, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Deba eta Mutrikuko DBH4ko ikasleek hartuko dute parte. Soraluzeko BHI Ikastetxeak bi talde aurkeztuko ditu lehiaketara.
Lehiaketa urriaren 23an hasiko da eta bi fase izango ditu: Internet bidezko probak, azaroaren 20ra arte, eta finala, abenduaren 4an.
Sariaren banaketa ondorengoa izango da: 800 euro irabazleari; 200 euro bigarren geratzen denari; erosketa-bonoak 3. eta 4. geratzen direnei. Halaber, talde bakoitzak 100 euroko bonua jasoko du Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik.