"Ostegunetako Pelikulak" zikloaren barruan, "Mula" pelikula proiektatuko dute bihar, osteguna, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.
Clint Eastwood entzutetsua da filmaren zuzendari eta aktore nagusia eta zahartzaroa, bakardadea eta drogak dira pelikularen gai nagusiak, benetako gertaera bat oinarri hartuta.
Mula
Jatorriko izenburua: 'The Mule".
Zuzendaria: Clint Eastwood.
Aktoreak: Clint Eastwood, Bradley Cooper, Diane Wiest, ...
Iraupena: 119 minutu.
Generoa: Drama, biografikoa.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2018.
Sinopsia:
Earl Stone-ri (Eastwood) kiebra jota dagoen agurea da, bakarrik dago eta negozioa enbargatu behar diote. Lan ustez erraza proposatu diote, gidatzea baino eskatzen ez duena. Baina, jakin gabe, Earl droga trafikatzaile bihurtuko da, kartel mexikar baten zerbitzura.
6 pelikulako zikloa
Osteguneko pelikula aurtengo bigarren zikloko hirugarren filma da.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Hauek dira zikloaren barruan ikusi ahal izango diren pelikulak:
- Irailak 12: "Green Book". Peter Farrely, (EEUU 2018).
- Irailak 26: "Dolor y Gloria". Pedro Almodovar, (Espainia 2019).
- Urriak 10: "Mula". Clean Eastwood, (EEUU 2018).
- Urriak 24: "Vitoria, 3 de marzo". Victor Cabaco, (Euskal Herria 2018).
- Azaroak 7: "Viaje al cuarto de una madre". Celia Rico, (Espainia 2018).
- Azaroak 21: "Agur Etxebeste". Telmo Esnal, Asier Altuna (Euskal Herria 2019).