Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 2010a geroztik "116 111 ZEUK ESAN" haur eta nerabeei zuzendutako doako telefonoa dauka martxan.
Zerbitzu hau anonimoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan. Halaber, profesional adituz osatutako talde batek erantzuten die haurren eta nerabeen kontsultei. Haurren kezka edo intereseko gaiei buruzko orientazioa, aholkularitza eta informazioa eman, eta kontsultak ebazteko dagokion zerbitzura bideratzen dituzte.
Era berean, helduek (gurasoek, hezkuntza eremuk profesionalek...) ere erabil dezakete zerbitzu hau, beren inguruan haur eta neraberen bat babesik gabe dagoela jakin eta sumatzen dutenean.
Zerbitzua urteko 365 egunetan dago martxan, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 9etatik 21era.
- Larunbat, igande eta jai egunetan: 12etatik 20etara.
Zerbitzuari buruzko informazio gehiago ZEUK ESAN webgunean eskuratu daiteke.