Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:
- 1. 2019ko uztailaren 10eko saioaren akta hala badagokio onartzea.
Mahai Gainean utzi zen.
- 2, Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkatzen.
- 3. 2020ko Ordenantza fiskalak.
Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).
- 4. OHZ/IBIaren errekargua kentzea.
Ez zen onartu. 4 bozka alde (EAJ) eta 6 bozka aurka (EH Bildu, PSE-EE).
- 5. Taxia. 2020ko Tarifen proposamena.
Aho batez onartu zen.
- 6. 6/2019 Kreditu aldaketa.
Aho batez onartu zen.
- 7. Zibismo ordenantzaren aldaketa proposamena.
Mahai Gainean utzi zen.
- 8. Udalaren eta Ur kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena.
Aho batez onartu zen.
- 9. Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritza Partzuergoaren arteko hitzarmena udal erroldaren datuak egiaztatzeko.
Aho batez onartu zen.