Amaitu dira dagoeneko kiroldegiko igerilekuko sabaia konpontzeko lanak.
Ekainaren 30ean itxi zuen Udalak igerilekua, urteekin pilatutako hezetasunaren ondorioz hondatuta eta egoera oso txarrean zegoelako, erabiltzaileentzako arriskutsu.
Bi izan dira hiru hilabete hauetan bertan egin diren lanak. Batetik, sabaia konpondu da (118.531,40 euro) eta, bestetik, hezetasuna kentzeko makina berria jarri da (49.795 euro).
Behin lanak amaituta, gaur goizean zabaldu dute berriro ere igerilekua.
Igerian ikasteko ikastaroak, aldiz, urriaren 1ean, asteartea, hasiko dira.
Dirua bueltatzeko eskaera
Denbora tarte honetan igerilekua erabili ezin izan duten abonatuek urteko kuoataren zati bat bueltatzeko eskaera egin ahal izango dute.
Horretarako kiroldegian bertan jaso dezaketen eskaera-orria bete beharko dute, azaroaren 15a baino lehen.
Bueltatuko diren diru-kopuruak 16 eta 54 euroren artean daude, abono motaren arabera.