Garbiketa-lanak mendigainean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ira. 27a, 10:06

Urtero bezala, garbiketa-lanak egingo ditu udalak mendigainean, bertako basoak berreskuratzea helburu duen "Soraluze Baso Bidez" programaren barruan; 12.910 euroko kostua izango dute.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Batzordeak bultzatuta, garbiketa lanak burutuko dira udalaren jabetzakoak diren zenbait lurretan. Lan hauek "Soraluze Baso Bidez" programaren barruan eramango dira aurrera.

Osuma Baso Lanak enpresak egingo dituen garbiketa-lan hauei esker, pago-sailetako sasi eta zikinak garbituko dira, zuhaitzak behar bezala haztea ahalbidetuz.

Lanen kostua 12.910,70 euro, gehi BEZ, da.

Aurtengo garbiketa-lanak ondorengo lur-sail hauetan egingo dira:

  • Karakateko lur-saila, 23.309 m2.

  • Urkia Zelaiko inguruak, 5.800 m2.

  • Atxolin izeneko lur-saila 18.100m2.

  • Pagobedeinkatu izeneko lur-saila, 22.426m2.

  • Gizaburuaga izeneko lur-saila, 27.008m2

  • Sisibarrena izeneko lur-saila.