Udako oporretan ikastetxea hutsik dagoela aprobetxatuta, hainbat konponketa eta berritze lan egin ditu Soraluzeko Udalak Plaentxi Herri Ikastetxean.
Ikastetxea Udalarena da eta, ondorioz, berari dagokio bertako kontserbazio, mantenu eta zaintza lanak aurrera eramatea.
Ondorengo hauek dira ikastetxean egin diren lanak:
- Ikastetxe barrutik goiko patiora irteteko eskailerak konpondu.
- Hainbat gela margotu.
- Leiho eta ateak berrikusi eta konpondu.
- Ikastetxeko sarrera nagusia garbitu.
Lan hauek 6.248,44 euroko kostua izan dute.