Krisiaren aurkako laguntza-bonoak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ira. 23a, 09:37

Azken urteetan egin duen moduan, laguntza-bonoak banatuko ditu aurtengoan ere Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Sailak egoera ekonomiko zaila bizi duten herritarren artean.

Arloaren arduradun Patricia Borinaga And.k azaldu duenez, egungo testuinguru ekonomikoan, asko dira oraindik ere egoera zaila bizi duten herriko familia eta pertsonak, eta gero eta zailagoa egiten da oinarrizko beharrei aurre egitea.

Hau horrela izanda, esfortzu berezi bat egin behar dela ikusten da pertsona hauek babesteko. Helburu hau oinarri izanda, erabaki da berriro ere laguntza-bono hauek eskuragarri ipintzea herritarrentzat herriko denda eta saltokietan gastatzeko.

ZENBATEKOA

  • Laguntza sozialak jasotzen dituztenak: 50€.
  • Langileak, langabetuak, pentsiodunak eta laguntza ekonomiko gabeak: 100 €

BETEBEHARRAK

  • Udalerrian erroldatuta egotea gutxienez laguntza eskatu baino urte bete lehenago.
  • Eskatzailaren sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egotea.

Familia unitatearen kideak

Urteko lanaren etekin gordinak -

Beste dirusarreren zenbateko gordina

Hileko lanaren etekin gordinak -

Beste dirusarreren zenbateko gordina

1

11.143

929

2

16.350

2.363

3

20.567

1.714

4

23.201

1.933

5

26.232

2.186

6

29.717

2.476

7

33.724

2.810

8

38.333

3.194

+1

+6.500

+542

Oharra: Familia unitatearen dirusarrera guztiak izango dira kontutan, horretarako Udalak berak familia unitatearen osaera egiaztatuko du.

NOLA ETA NOIZ EGIN ESKAERA

  • Irailaren 24tik urriaren 25era Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Sailean (Santa Ana kalea, 3) 09:00tatik 14:00etara.

Eskaitzaileak berak ez dauka zertan etorri eskaera orria jasotzera edo/eta dokumentazioa entregatzera, beste edozein pertsonak jaso eta entregatu dezake dokumentazioa.

AUZKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Guztiek aurkeztu beharrekoa:

  • Eskaera-orria beteta eta sinatua.

  • NAN, NIE edo pasaportearen fotokopia.

  • Bankuko kontu korrontearen lehen orrialdearen fotokopia.

Gizarte laguntzen onuradunak:

  • Diru-sarrerak Gizarte Zerbitzuen eskura dauden zerrenden bidez egiaztatuko dira.

Langabetuak:

  • INEM-en 2018ko ordainketen ziurtagiria.

Langileak:

  • 2018. urteko errenta aitorpena.

Pentsiodunak:

  • 2018ko pentsio-sarreren ziurtagiria.

Caritas:

  • 2018ko ordainketen ziurtagiria.

BONOAK NOLA KOBRATU

Bonoa kobratzeko beharrezkoa izango da eskatzaileek Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia jasota izatea. Behin oniritzia jasota, eskatzaileek dagokion bonoaren balioaren pareko gastua egin izana justifikatzen duten erosketa-tiketak aurkeztu beharko dituzte, ezinbestekoa izango delarik erosketa horiek herriko saltokiren batean egindakoak izatea.

Tiket guztiak berrikusi eta Tokiko Gobernu Batzarrak onarpena eman ondoren, eskatzaileak adierazitako bankuko kontuan egingo da ordainketa.

TIKETAK NOLA ETA NOIZ ENTREGATU

Soraluzeko dendetan erosi behar dira eta eskutitz txuri baten pertsona bakoitzaren izen-abizenekin, Urriaren 28tik 31ra, 09:00etatik 14:00etara Gizarte Zerbitzuen Sailean

OHAR GARRANTZITSUA

Dagoen aurrekontua amaitu arte onartuko dira eskaerak (15.000€)