Udalak 41.083,67 euro inbertituko ditu urtea amaitu aurretik Sologoeneko Zentral Hidrolektrikoan.
Diru horren zatirik handiena, 36.451,79 euro hain zuzen ere, zentralaren optimizazioa hobetzeko lanetara bideratuko da, Udalak aipatu zentralaren mantenu, kontserbazio eta ustiapenean laguntzeko kontratatuta daukan Barbo Renovables S.A. enpresak eginiko proposamenari jarraituz. Zentralak elektrizitatea ekoizteko turbina bat dauka eta beronen mantenu eta kontserbazio integralak berebiziko garrantzia dauka zentralaren funtzionamendu egokirako.
Beste 4.631,88 euro zentralera doan kanalaren pitzaduren konponketa egiteko erabiliko dira, Amaro Eraikuntzak eta proiektuak S.L. enpresaren eskutik.