Aitor Amorren euskal makila

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ira. 16a, 11:14

Aitor Amor soraluzetarrak 35 urteko ibilbidean zehar landu dituen beste horrenbeste makila ikus daitezke gaurtik aurrera kiroldegiko erakusketa-gelan; gaur 7etan inaugurazio-ekitaldia.

Aitor Amor Berraondo eskulangile soraluzetarrak erakusketa ikusgarria prestatu du bere artisau ibilbide publikoari amaiera emateko.

Erakusketa osatzen duten 40 makilak 35 urteko lanaren emaitza dira, 1984. urteaz geroztik baitihardu Aitorrek makilak egiten.

Erakusketa hilaren 28a arte dago zabalik, kiroldegiko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.

Inaugurazio ekitaldia

Erakusketa gaur zabalduko da, arratsaldeko 7etan, inaugurazio-ekitaldi txiki batekin.

Ekitaldian, Aitorrez gain, euskal maikilei buruzko hainbat liburu idatzi dituen Juan de Amesti Mendizabal idazle eta lagunak hartuko du parte.

Argazkia: Fernan Oregi.