Urtero ikasturte hasieran egin ohi den moduan, Udaleko Landa Garapenaren eta Inguramenaren Batzordearen ekimenez, "Eskola Agenda" banatu da ikasturte hasieran lehen hezkuntzako ikasleen artean.
Eskola Agenda Debabarreneko gainontzeko ikastetxeetan ere banatzen da, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko udalen artean finantzatzen da.
Urtero inguramenarekin lotutako gai jakin bat lantzen da agendaren bitartez; aurten, "Ekoizpen eta kontsumo arduratsua" da aukeratutako gaia.