Baserri bideak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ira. 3a, 11:24

Urtero moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen hasi dira gaur Debemeneko langileak; lanak Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileek egiten dituzten lan hauek Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.

Asteburuan auzoko jaiak ospatzen dituzte San Martzialen, eta hori izan da garbiketa-lanekin bertan hasteko arrazoia.

Debemenek duen traktoreari esker urte guztian zehar burutzen da landa bideetako errepideen mantenua. Udaberri-uda garaian landa bideetako ezpondak desbrozatu eta garbitzen dira eta neguan, aldiz, kuneteak garbitzen dira.

Aipatutako lan hauek Debabarreneko beste udalerri hauetan ere egiten dira: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibar.