Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Ostegunetako Pelikulak egitasmoari dagokion aurtengo 2. zikloa datorren asteko ostegunean hasiko da, hilaren 12an, Peter Farrelly zuzendariaren "Green Book" filmarekin.
Film honek pelikularik onenaren saria irabazi du Oskar Sarien aurtengo edizioan.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:
- Irailak 12: "Green Book". Peter Farrely, (EEUU 2018).
- Irailak 26: "Dolor y Gloria". Pedro Almodovar, (Espainia 2019).
- Urriak 10: "Mula". Clean Eastwood, (EEUU 2018).
- Urriak 24: "Vitoria, 3 de marzo". Victor Cabaco, (Euskal Herria 2018).
- Azaroak 7: "Viaje al cuarto de una madre". Celia Rico, (Espainia 2018).
- Azaroak 21: "Agur Etxebeste". Telmo Esnal, Asier Altuna (Euskal Herria 2019).