Gazta eta txakolin dastaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko uzt. 19a, 11:26

Gazta eta txakolin dastaketa egingo da datorren asteartean eskualdeko gaztagintza eta txakolina ezagutzera emateko eta baserritarren lana eta produktuak balioan jartzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak, Debemen, Debabarrenako Landa Garapen Elkartearekin eta eskualdeko gaztandegi eta txakolindegiekin batera, “Gazta eta Txakolin dastaketa eguna” antolatu du uztailaren 23an, asteartean, arratsaldeko 18:30etan, Herri Antzokian.

Dastaketa egun honen helburua, baserritarren artisau produktuak herritarrei ezagutzera ematea da eta hala, Debabarrenako kalitatezko produktu hauek balioan jartzea.

Dastaketa, Kiroldegiko Antzokian egingo da eta bertan, Soraluzeko “Egotza” ahuntz gazta, Elgoibarko “Mausitxa” ardi gazta, Mallabiko “Axeleku” behi gazta eta Mutrikuko “Sagarmina” txakolina dastatu ahal izango dira dohainik.

Aukera paregabea beraz, eskualdeko eta kalitatezko gaztak eta txakolina dastatzeko, baserritar gaztangileak eta txakoli egileak ezagutzeko eta haien lan eta produktuen berri izateko.

Zatoz bertako elikagaiak deskubritu eta dastatzera eta jai giroaz gozatzera! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.