"Futbol 7" txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko uzt. 19a, 07:42

Larunbat honetan, uztailak 20, arratsaldeko 6:30ean, jokatuko da Ezoziko futbol-zelaian Udaleko Kirol Batzordeak urtero maiatzetik uztailera antolatzen duen Futbol 7 Txapelketaren final handia.

Aurtengo Futbol 7 Txapelketaren finala jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 6:30ean, Ezoziko futbol zelaian.

Txapelketa maiatzean hasi zen eta bertan 7 talde aritu dira elkarren lehian 3 hilabetez.

Larunbateko finala "Maravillas" eta "Costo de Marfil" taldeek jokatuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.