Soraluzeko Udalak herriko jaietan antolatu ohi duen herri bazkaria uztailaren 25ean egingo da aurten, larunbatarekin, arratsalde 3retan.
Bazkarirako txartelak Iratxo gozodendan daude salgai, ondorengo prezioekin:
- Helduak: 12 euro.
- Jubilatu, langabetu, ikasle eta haurrak: 8 euro.
Bazkaria, urtero moduan, Ermuko Bizibiña Elkarteko kideek prestatuko dute eta irabaziak gaixotasun arraroen ikerketara bideratuko dira.
Bazkaria zerbitzatzeaz, berriz, institutoko ikasbidaia prestatzen diharduen taldea arduratuko da, bidairako xoxak lortzeko helburuarekin. Talde honek, iaz bezala, bingoa antolatuko du bazkalostean.
Hauxe da aurtengo menua:
- Entsalada.
- Morunoa.
- Paella.
- Postrea.
- Kafea.
- Kopa