Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko uzt. 12a, 09:10

Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du, indarkeria egoera ezberdinak identifikatu eta aurre egiten ikasteko.

Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du beste behin Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak.

Ikastaroa uztailaren 20an egingo da, larunbata, Udal Kiroldegian, ondorengo ordutegiarekin: goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 18:00etara.

Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira:

  • Indarkeria egoera ezberdinak identifikatzen ikastea.
  • Egoera horiei aurre egiteko estrategiak eskuratzea da.
  • Defendatzeko eskubidea legitimatzea.

Saioa Emagin elkarteak zuzenduko du eta euskaraz burutuko da.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek uztailaren 17ra arteko epea daukate izena emateko, Udaleko Harrera Bulegoan edo 943753043 tel. zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.