Udalak lan-deialdia zabaldu du bi peoi kontratatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko uzt. 8a, 08:46

Hiru hilabeterako 2 peoi kontratatu behar ditu Udalak, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin; interesdunek uztailaren 19a arte eman dezakete izena, Lanbideren Elgoibarko bulegoan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Hiri eta kultur ondarearen zaharberritzea” izeneko proiektua burutu ahal izateko.

Kontratazioa 3 hilabetekoa izango da, lanaldi osoarekin.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea. 

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren uztailaren 19 arte.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.