Hasi dira dagoeneko udal kiroldegiko igerilekuko sabaia konpontzeko lanak.
Astelehenean sabaia estaltzen zuen sarea erretiratu ondoren, gaur hasiko dira beharginak sabaia konpontzen.
Aurreko albiste batean iragarri zen moduan, lanek irauten duten bitartean zabalik jarraituo dute kiroldegiko gainontzeko instalazioek. Ordutegia 08:30etik 21:30ak artekoa izango da.
Igerilekua itxita dagoen bitartean, Soraluzeko kiroldegiko abonatuek Eibarko Orbeako igerilekua - ez bertako gimnasioa- erabili ahal izango dute, goizeko 7:30etik 15:00etara, horretarako Soraluzeko kiroldegiko abonatu txartela erakutsi beharko dutelarik.
Abonatuek aukera izango dute, behin igerilekua zabaltzen denean, urteko abonuari dagokion zati proportzionala buelta diezaieten eskatzeko.
Lanek 2 hilabeteko iraupena izango dute.
Ondorengoak dira kiroldegian egingo diren lanak:
-
Igerilekuko sabaiaren konponketa-lanak. Orion Reparación estructural, S.L enpresak burutuko ditu eta lanek 118.531,40 euroko kostua izango dute, gehi BEZ-a.
-
Igerilekuko hezetasun-kengailuaren zaharberritzea. Lan hauek TARTE, Koop. Elk. enpresari esleitu zaizkio, 49.795 euroan, gehi BEZ-a. Makina hau beharrezkoa da igerilekuko hezetasun maila kontrolatzeko, makinarik ezean igerilekua itxi egin beharko litzatekeelarik.