Aurtengo Harrotasunaren Egunak LGTBIQ eskubideen aldeko mugimenduaren memoria aldarrikatzen du, Stonewalleko matxinadaren 50. urteurrenean. Egun horretan NAHIKOA DA esan zitzaion homofobiari eta LGTBIQ eskubideen aldeko mugimenduaren hasiera izan zen Estatu Batuetan.
Ekainaren 28a eskubideak aldarrikatzeko eguna da eta errespetuaren eta elkarbizitzaren aldeko eguna. Lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual eta queers eskbideak formalki aitortu zirela ospatzeko eguna da, berdintasuna, errestua, aniztasuna eta askatasuna bezalako balio unibertsaletan oinarrituta.
Egun honetan Soraluzeko Udalak oinarrizko eskubideen eta aniztasunaren aldeko borrokaren balioa aldarrikatu nahi du eta bere konpromisoa berretsi pertsona guztien tratu- eta aukera-berdintasunarekin.
Horregatik guztiagatik, Soraluzeko Udalak ondorengo knpromisoak hartzen ditu:
- Udalerrian sentsibilizazio eta hezkuntza jarduerak aurrera eramatekoa, LGTBIQ pertsonen aurkako edozein eratako adierazpenekin bukatzeko, dela familiaren esparruan, dela eskola, lan, gizarte, kultura, ekonomia edo politikaren esparruan.
- Balio ideologiko, kultural, tradizional edo erlijiosoak edozein diskriminazio justifikatzeko erabiltzea baztertzekoa.
- Sexu joera eta genero nortasuna oinarri moduan duen indarkeria, umliazio eta gutxiespen modu oro gaitzestekoa.
- Herrian LGTBIQ errealitatea ikusarazteera zuzendutako ekintza kultural eta artistikoak sustatzekoa.
- Sexu askatasunaren, berdintasunaren eta eraso matxista zein homofoboen amaieraren alde lan egiten duten Korner Morea moduko kolektibo eta elkarteak laguntzekoa.
Bukatzeko, Soraluzeko Udalak bere konpromisoa adierazi nahi du LGTBIQ kolektiboaren eskubideen defentsarekin eta dei egiten die herritarrei ekainaren 28an, arratsaldeko 8etan, Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Korner Moreak eta Soraluzeko Emakumeen Topaguneak Plaza Berrian antolatu duten kontzentrazioan parte har dezaten.
Historia, borroka, eskubideak eta memoria! ATZERAPAUSORIK EZ!