Ikusgai dago Virginia Arakistain argazkilariaren 'Marra fotografikoak' erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko eka. 25a, 07:42

Uztailaren 6ra arte dago zabalik Virginia Arakistain argazkilari eibartarraren argazkiekin Kontrargi kolektiboak antolatu duen "marra fotografikoak" izeneko erakusketa berria.

Ekainaren 18an zabaldu zituen ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak eta bertan Virginia Arakistain eibartarraren argazkiak daude ikusgai, "marra fotografikoak" izenburupeko argazki-bilduma hain zuzen ere.

Virginia Arakistain 1993an hasi zen argazkiak egiten, Eibarko Club Deportivoko argazki taldean. Zuri-beltzeko argazkilaritzan zentratu du bere lanik gehiena eta gai modura, batez ere, hiriak hartu izan ditu, bestelako kontuak ere landu dituen arren. Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zuen 2009. urtean.

Ordutegia

Erakusketa uztailaren 6ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.