"Debabarrena Integra-Bat Eginez" programa

Erabiltzailearen aurpegia

Armeria Eskola Elkarteak kudeatzen duen programa honek fabrikazio mekanikoko lehen mailako heziketa zikloa eskainiko du irailetik aurrera; aurrematrikulazio-epea zabalik da dagoeneko.

Udalak jakinarazten du zabalik dagoela dagoeneko Debabarrena Integra-Bat Eginez programan izena emateko epea.

Programa hau Armeria Eskola Elkarteak bultzatzen du eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen du diruz.

Aurtengo edizioan bigarren faseri dagokion prestakuntza modura ondorengo Profesionaltasun Ziurtagiria eskainiko da: FABRIKAZIO MEKANIKOKO OPERAZIO LAGUNGARRIAK (440 ordu).

Programak 2 fase ditu:

1. fasea: Gaztelania trinkoa eta matematika konpetentzia giltzarriak (198 h), Eibarren, irailaren 16tik urtarrilaren 24ra, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11etatik 13etara; astearte eta ostegunetan 11etatik 14etara.

2. fasea: Trigonometria eta marrazketa eta fabrikazio mekanikoko operazio lagungarriak (400h+praktikak enpresetan=440 h).

Progama honetan parte hartzea nahi duten pertsonak alfabetatuta egon behar dira beraien hizkuntzan eta, gutxienez, batzen, kentzen, biderkatzen eta zatitzen jakin behar dute, gazteleraz moldatzearekin batera.

Interesdunek ondorengo web- eta posta-helbideetan zein telefono-zenbakian lor dezakete programari buruzko informazio gehiago: http://ikastaroak.armeriaeskola.com/curso/381/info; ikastaroak@armeriaeskola.com; 943203244, baita Armeria Eskolako bulegoetan ere.