Herriko hiri-hondakinak jaso eta kudeatzeko ardura duen Debabarreneko Mankomunitateak pedal batez hornituko ditu hondakin organikoaren eta errefusaren edukiontziak.
Neurri honen helburua da lortzea herritarrek, adinekoek eta mugikortasuna mugatua dutenek batez ere, edukiontziak modu errazagoan eta erosoagoan zabaldu ahal izatea.
Hasieran, edukiontzi grisetan jarri dituzte pedalak, eta aurrerago, bigarren fase batean, marroietan jarriko dituzte.
Aurtengo martxoan, Soraluzeko birziklatze-indizea %49,68koa izan da, oso gertu Europako zuzentarauak 2020rako eskatzen duen %50etik.