Katixa Agirre etorriko da gaur Euskarazko irakurleen klubera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko eka. 7a, 15:27

Katixa Agirre idazlearen "Amek ez dute" liburua irakurriko dute irakurleen klubeko kideek datorren astelehenean egingo duten ikasrturteko azken saioan; liburuaren idazlea bertan izango da.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak datorren astelehenean, ekainaren 10ean, egingo du aurtengo ikasturteko azken saioa, Katixa Agirre idazlearen "Amek ez dute" liburuaren gainean jarduteko.

Oraingo honetan, liburuaren idazlea ere bertaratuko da saiora, klubeko kideekin liburuaz berba egitera.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz ().