Soraluzeko I. Aste Osasuntsua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko eka. 5a, 09:52

Herritarrak Esperientzia Gelan, apirilean egin zen emozioen tailerrean.

Soraluzeko Udalak, Alkarri Ekartearekin elkarlanean eta Esperientzaren Gelaren egitarauaren barruan, I. Aste Osasuntsua antolatu du, ekainaren 17tik 21a bitartean.

Aste Osasuntsua antolatu dute, elkarlanean, Udalak eta Alkarri Elkarteak, herritarren artean jokaera osasuntsuak sustatzeko helburuarekin.

Antolatutako ekintzak ekainaren 17tik 21a bitartean egingo dira, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Hau da antolatutako egitaraua:

  • Astelehena, ekainak 17, 18:00 h: Hitzaldia “Ikagai” (Japonia, osasuna eta filosofia), Juan Fernándezen eskutik (Alkarri Elkartea)

  • Asteartea, ekainak 18, 18:00 h: Tailerra “Filosofía praktikoa”, María Iglesiasen eskutik (“Filoaula”, Eibar)

  • Asteazkena, ekainak 19, 18:00 h: Hitzaldia “Zoriontasunaren bila” Elena Iraolagoitiaren eskutik (Adindu)

  • Osteguna, ekainak 20, 18:00 h: Hitzaldia “¿Nire elikadura hobetu dezaket?”, Andrea eta Nahia (On Ekin Elikadura)

  • Ostirala, ekainak 21, 18:00 h: Hitzaldia “Buruko ekologia”, Elena Iraolagoitiaren eskutik (Adindu)

Hitzaldietara joatea librea eta doakoa da, ez delarik beharrezkoa izango aurrez izena ematea.