Indusketa arkeologikoak Dolmenen Ibilbidean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko mai. 30a, 10:51

Datorren astelehenean hasiko da Aranzadi Zientzia Elkartea Dolmenen Ibilbideko 4 trikuharritan egin behar dituen indusketa-lanekin; lanok Jesus Tapia arkeologoak zuzenduko ditu.
 
 

Aste honetan, industu behar dituen dolmenen garbiketa lanak egin ondoren, astelehenean hasiko da Aranzadi Zientzia Elkartea Frantsebaso, Irukurutzeta, Agerreburu eta Sabuako dolemenetan egin beharreko induseta-lanekin.

Agerreburu izango da industuko den lehena, 8 bolondresek eman dutelarik indusketa lanetan parte hartzeko izena.  Horrenbestez, Aranzadikoak eta bolondresak kontuan hartuta, 10 edo 12 pertsonak osatutako lan-taldeak jardungo du indusketetan.

Indusketa arkeologikoak Jesus Tapia Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoaren zuzendaritzapean burutuko dira.

Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 30era bitartean.

Harremanetarako  jtapia@aranzadi.eus helbidera idatzi daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.