"Dantza" luzemetraiaren proiekzioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Telmo Esnalek zuzendutako "Dantza" luzemetraia proiektatuko da bihar, osteguna, iluntzeko 9etan; aurtengo Euskal Jaietako egitarauaren barruan antolatutako ekintza da.

Aurtengo Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Telmo Esnal zuzendariaren "Dantza" luzemetraia proiektatuko da bihar, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.

Dantza 2018ko film dokumentala da, Telmo Esnal zinema zuzendariarena. Esnal bera eta Koldobika Jauregi eskultorea izan ziren pelikula egiteko eragile nagusiak, Juan Antonio Urbeltz koreografo laguntzarekin.

Dantza ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela

Izenburua
Dantza
Urtea
2018
Iraupena
98 min.
Zuzendaria
Telmo Esnal
Gidoia
Telmo Esnal
Musika
Pascal Gaigne
Argazkia
Javier Agirre Erauso
Aktoreak
Amaia IrigoyenGari OtamendiAinara RaneraJoseba AstarbeJosu Garate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.