Hasi dira Calonge auzuneko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko mai. 10a, 08:54

Makina hondeatzailea Calonge kalean.

Atzo hasi zituzten lanak Alejandro Calonge auzunean eta hilabete t'erdi iraungo dute. Udalak etxeetarako irisgarritasuna hobetu nahi du.  

Bere garaian iragarri zuen moduan, Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu Alejandro Calonge auzunean.

Lanon helburua da 1. eta 2. zenbakietako atarietarako bidea erraztea, eta, horretarako, eskailerak kendu eta arrapala bat egingo dute.

Construcciones Artzamendi S. A. enpresak dihardu lanak egiten eta, lanok, guztira, 24.875,49 euroko kostua izango dute (BEZa barne). Bi fasetan burutuko dira eta hilabete t'erdiko epea dute amaitzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.