Soraluzeko Udalak "Soraluzek ez du eraso matxista eta LGTBIfoborik onartzen / Soraluze no tolera agresiones machistas ni LGTBIfóbicas” testua daramaten more koloreko bi seinale jarri ditu herriko sarrera bietan.
Seinale hauen bitartez, indarkeria matxistaren eta LGTBIfobiaren aurkako borrokan duen konpromisoa adierazi nahi du Udalak, indarkeria hauen biktima diren pertsonenganako elkartasuna adieraztearekin batera. Halaber, argi utzi nahi du hainbeste sufrimendu eta min sortzen duten jarrera hauekiko zero tolerantzia duela eta emakumeenganako eta LGTBI kolektiboarenganako indarkeria-adierazpen oro gaitzesten duela.
Berdintasun arloko arduradun den Patricia Borinagak adierazi duenez, seinaleetako mezua zein seinaleen beraien kokalekua Udaleko gainontzeko alderdiekin eta Korner Morea-Soraluzeko transfeministak elkartearekin adostu dira.