Balkoi eta leihoetako lore-lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko mai. 2a, 11:45

Aurreko hiru edizioek izandako arrakastaren ostean, balkoi eta leihoetako lore-lehiaketa antolatu du aurten ere Udaleko Ingurumen Batzordeak; maiatzaren 31ra arte dago izena emateko aukera.

Maiatza iristearekin batera, Soraluzeko Udaleko Ingurumen Batzordeak IV. Balkoi eta Leihoetako Lore Lehiaketa antolatu du laugarren urtez jarraian.

Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen lagundu nahi du Udalak, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.

Hauek dira aurtengo lehiaketaren oinarriak

1.-  DEIALDIA

Soraluzeko Udalak Balkoi eta Leihoetako Lore Lehiaketa antolatu du 2019ko udaberrirako.

2.-  LEHIAKETAREN XEDEA

Lehiaketa honen bitartez, balkoi eta leihoak elementu bizidun bezala berreskuratzeak dituen estetika onurei beharrezko balioa eman nahi zaio.

Balkoi eta leiho apainduen atzean herritar bakoitzak kale eta fatxaden estetika hobetzeko egiten duen ekarpena dago eta honek, herritar - hiri ingurune erlazioa hobetzen du, aldi berez, bizilagunek eginiko ekarpen artistikoaz denok gozatuz.

3.-  PARTAIDEAK

Balkoi edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren bizilagunek parte hartu dezakete; beti ere, apainketa elementuak oinezkoentzat edo azpiegitura berarentzat arriskutsuak ez direnean.

4.- IZEN EMATEA

Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea eman behar dira hauetako bide bat erabiliz:

- Udaletxera bertaratu.

- 943 75 30 43 zenbakira deitu.

- Izena emateko azken eguna maiatzak 31.

5.-  LEHIAKETAREN GARAPENA

Lehiaketa ekainaren 1etik 10era izango da, egun hauetan epaimahaiak ikustaldi aldizkatuak egingo ditu.

Apainketan erabiliko diren elementuak partaide bakoitzaren aukerapean egongo dira eta kale, espaloi eta etxebizitzako sarrerak errespetatuz kokatuta egon beharko dira . Zintzilik edo estruktura baten gainean dauden elementuak eta haizearen eraginez erori daitezkeen apaingarriak balkoi edo leihora ondo finkatuta egon beharko dira, oinezkoen segurtasuna arriskuan jarri gabe. Beti ere, pertsona parte hartzailea izango da elementuen erorketaren ondorioz gauzatu daitezkeen kalteen arduraduna.

6.-  EPAIMAHAIA

Udaleko teknikariak.

7.- BALORAZIO IRIZPIDEAK

- Originaltasuna.

- Apainketaren kalitatea.

- Armonia eta diseinua.

- Iraunkortasuna eta jasangarritasuna.

8.- SARIAK

Lehen saria: 150 euro.

Bigarren saria: 75 euro.

Sari banaketa ekainaren 11n egingo da goizeko 11:00etan Plaza Berrian.

9.- KONPROMISOA

Lehiaketa honetan parte hartzean, oinarriak eta epaimahaiaren apelaezina izango den erabakia onartzen da. Era berean, antolatzaileei nahi beste argazki egiteko baimena ematen zaie, hauen eskubide guztiak gordez eta edozein komunikabidetan argitaratzea baimenduz. Beti ere, argazkiak gune publiko eta komunetatik aterako dira.