Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak landa-bideen ordenantza adosteko azken bilera egingo du ostegun honetan, maiatzak 2, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko saio aretoan.
Jakina den moduan, Udalak herriko landa-bideen ordenantza berria prestatzen dihardu, bide hauetan batez ere kamioek eragiten dituzen kalteak gutxitze aldera.
Helburu horrekin, bideen erabilera arautuko duen ordenantza-zirriborroa landu zuen Udalak eta 20 eguneko epea zabaldu zuen herritarrek ordenantza-zirriborroari bere ekarpenak egin ziezaizioten.
Behin epe hori amaituta, azken bilera bat egingo da ostegun honetan herritarren ekarpen guztiak jaso, adostu eta ordenantza onartzeko.
Orain artean hiru bilera egin da; ostegun honetakoa, beraz, laugarrena eta azkena izango da.
Udalak bileran parte hartzeko gonbidapena egiten die gaian interesa izan dezaketen herritar guztiei.
Ordenantza-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.